miércoles, 19 de septiembre de 2018

Aretxabaleta K.E UDA - Iurre Tolargi AFT


Iurre Tolargi areto futbol taldeak ezin hobeto hasi du denboraldia Euskal Kopako lehenengo jardunaldian garaipena lortuta. Aurredenboraldi txukun bat egin ostean, denboraldiko lehen partidu garrantzitsuari gogoz eutsi zioten jokalariek. Partidua Iurrerentzat ezin hobe hasi zen. Defentsan gogor eta aurrean eraginkor hasi ziren jokalariak, 0-1 ekoa Xabik lortuz aldaratze batean. 0-2 koa Josebak lortu zuen talde jokaldi polit baten ondoren. Etxekoak, atsedenaldirako 10 segundo falta zirenean lortu zuten 1-2koa, defentsaren huts egite batean. Bigarren zatiaren hasieran lortu zuten 2-2koa etxekoek, eta hasieran lortutako abantaila atzean geratzen zen Iurreko jokalarientzat. 8 minutu faltan, Lakunek 2-3 koa lortu zuen Xabik egindako jokaldi pertsonal on baten ondorioz. Azken minutuetan etxekoek 5eko jokua atera zuten baina Iurreko jokalariek ez zuten izan arazorik defentsan. Euskal Kopan aurrera jarraitzen du Iurrek, eta aste honetan Alipendiren aurka aurrera jarraitzeko beste aukera bat izango du etxean taldeak. Ea harmailak betetzen ditugun helburua lortzeko!
  #GOGOIURRE 

jueves, 6 de septiembre de 2018

2018-2019 denboraldia martxan


Hirugarren astean murgilduta dago Jon Kortak zuzenduko duen taldea. Asteburuan adiskidantzazko partidua jokatuko du taldeak.