lunes, 17 de diciembre de 2018

TOLOSALA IURRE TOLARGI AFT vs MAHASTIAK LABASTIDA





Nahi baina ezin. Azken hiru jardunaldiak talde Tolosarrarentzat ez dira uste bezain ondo joan. Hala ere, esan beharra dago, taldeak hobekuntza handia egin duela azken asteetan eta ziur emaitzak ailegatuko zaizkiela.

Lehen gola partidu hasieran izan zen etxekoentzat, Anttonen eskutik. Segituan, Bastidako taldeak 1-1koa lortu zuen. 2-1ekoa Unaiek lortu zuen, Frodok egindako asistentzia dotore baten ondorioz. Baina konturatzerako, berriro ere Bastidar taldeak 2-2koa lortu zuen presioan lan ona egitearen ondorioz. Lehen zatiko sentsazioak ez ziren txarrak izan eta 2-2koarekin joan ziren bi taldeak aldageletara.

Bigarren zatia ez zen ondo hasi Tolosarrentzat. Bastidako taldeak erasoan lan ona egin zuen eta bi gol lortu zituzten. Gauzak horrela 14 minutu faltan talde Tolosarra 2-4koarekin zen markagailuan. Azken asteetan ez bezala, taldeak erreakzio ona izan zuen garaipena lortzeko asmoz. Bigarren zatiko jokoa ona izan zen hasieran, presioan lan eginez eta baloia ondo mugituz. Joko hobekuntzarekin batera Kaki eta Frodoren gol ikusgarriak iritsi ziren. 4-4koa markagailuan 7 minutu faltan. Tolosarrak oso sendo atzean eta erasorako gogoz. 5eko jokoa atera zuten azken minutuetan baina ezin izan zuten markagailua mugitzerik lortu.

Aipatzekoa taldearen jarrera, jokalarien inplikazioa eta taldeak duen gogoa lana egiteko. Bihar astelehena eta berriro ere lanera. Aste honetan berriro ere taldeak beste aukera bat du irabazteko.
Bitartean, lana, lana eta lana!

#GOGOIURRE

lunes, 3 de diciembre de 2018

SOLOARTE F.C – TOLOSALA IURRE TOLARGI A.F.T

Partida hasieran egindako lan onak ez zuen saririk izan talde Tolosarrarentzat. Lehen zati oso sendoa jokatu zuen taldeak, atzean gogor eta aurrean eraginkor izanik. Lehen gola ikusgarria izan zen, Labakak bakarkako jokaldi bat izugarrizko golarekin amaitu zuen. Bigarren gola, Mikelek eskuratutakoa, taldeak presio on bat egitearen ondorioz iritsi zen. Etxekoek, 1-2koa lortu zuten ondoren gauza handiegirik egin gabe. Atsedenaldia iritsi aurretik, etxekoek haien atean gola sartu zuten Tolosarren jokaldi on baten ondorioz. Gauzak horrela, atsedenaldira 1-3koarekin iritsi zen talde Tolosarra, denboraldiko lehen zati hoberenetariko bat eginda.

Bigarren zatiak ordea ez dira ondo hasi azkenaldian taldearentzat, eta larunbatean ere ez zen ondo joan. 1-3kotik, 5-3 kora. Basauriko taldeak 13 minututan 4 gol eskuratu zituen. Tolosarrak berriro ere egoera zailean zeuden dena alde izan ondoren. Taldeak 5eko jokoarekin 5-4koa lortu zuen Anttonen eskutik. 3minutu faltan Kakik lortu zuen 5-5ekoa izugarrizko gol batekin. Azkeneko minutuetan taldeak lan gogor egin zuen baina saririk gabe bueltatu ziren Tolosara.

Puntu gazi-gozoa hortaz Tolosarrentzat larunbatean eskuratutakoa. Partidan 10 minutu txar egiteak min asko egiten duela ikusi zuen taldeak, nahiz eta aldi berean denboraldiko minutu hoberenak egin. Hemendik bi astetara etxean Bastidako taldearen aurka goran mantentzeko beste aukera bat du taldeak.

Bitartean… Lana, lana eta lana! #GOGOIURRE

lunes, 26 de noviembre de 2018

SESTAO C.F.S – TOLOSALA IURRE TOLARGI A.F.T


Igandeko 9:30an Tolosatik gogotsu atera ziren jokalariak garaipenaren bila Sestaorantz. Bidai luze xamarra aukeran eta jokalari gutxirekin baina izugarrizko ilusioarekin egin zuten bidea. Partida gogorra jokatu behar zutela bazekiten, baina gauzak ez ziren ondo joan. Partida berehala etxekoek bideratu zuten, hiru jaurtiketa area hertzean eta hirurak barrura. 10 minutu besterik ez ziren pasa eta etxekoak 3-0koarekin jarri ziren markagailuan. Gauzak zailak izan arren, Yarzak 3-1koa lortu zuen defensaren urruntze batean. Gauzak horrela taldea nahiko triste joan zen aldageletara.

Bigarren zatia gogotsu hasi zuten, Cortak seguru behar bezala motibatu zituela gazteak. 3-2koa berehala Anttonek lortu zuen jokaldi batean. Serio hasi ziren presioan baina 4-2koa etxekoek zorte pixkarekin lortu zuten. Tolosarrak partidutik at geratu ziren eta 5-2koa eta 6-2koa segituan lortu zituzten Sestaoarrek. Entrenatzaileak 5ekoa jokoa 8 minutu faltan ateratzea erabaki zuen, erabaki oso zuzena gainera. 6-3koa Frodok lortu zuen 6 minutu faltan, 6-4koa Alusek 3minutu faltan eta 6-5koa Frodok berriro ere 20 segundo faltan. Partidu txarra izan arren 20 segundo zituzten Tolosarrek berdinketa lortu eta Tolosara puntu oso on bat ekartzeko. 20 segundo faltan azken erasoarekin hasi ziren baina ezin izan zuten ondo amaitu. 

Pena, azkeneko momentuan ateratako grinak ia bere saria ekarri zuelako. Hurrengo astean Basaurira joan beharko du taldeak, oraindik ere goiko postuekin borrokatzeko aukerak daude eta lanean jarraitu behar da.

#GOGOIURRE

lunes, 19 de noviembre de 2018

TOLOSALA IURRE TOLARGI AFT- ARETXABALETA K.E. UDA



Norgehiagoka ona jokatu zuten Iurreko jokalariek asteburu honetan. Oraingoan bai, beste aste batzuetako zalantzak alde batera utzita taldeak hiru puntu garrantzitsu atera zituen aurkari gogor baten aurka.

Lehen zatian egindako lanak amaierako emaitzan zerikusi handia izan zuen. Izan ere, lehenengo zatian, atsedenaldira etxekoak 3-0 ekoarekin joan ziren. Lehenengo gola Asierrek faltaz lortu zuen, eta hurrengo biak Anttonek bi taldeko jokaldien bitartez. Atsedenaldirako sentsazioak ezinhobeak ziren. Baina bigarren zatia, partida askotan gertatu den bezala, ez zen uste bezain ondo joan hasiera batean. Taldekoak gogor atera ziren borrokara. Joseba eta Lakun kanporatuak izan ziren bi txartel horirekin eta taldeak defentsa lan izugarria egin behar izan zuen. Kanpoko taldeak, hala ere, 3-3koa lortu zuen bitarte horretan. Amaieran, etxeko taldeak 4-3koa Xabiren eskutik lortu zuen jokaldi on batean eta azkenekoa berriro Anttonek lortu zuen 5eko jokoko defentsako aldaratze batean.

3 puntuak Tolosan gelditu ziren eta taldeak gogor eutsiko dio hurrengo asteko partidari goiko postuetan mantentzeko asmotan.

#GOGOIURRE


lunes, 12 de noviembre de 2018

SCORPIO C.D. 4 -TOLOSALA IURRE TOLARGI AFT 2



Jokalarien hasierako gogoak eta indarrak gutxi iraun zuen Ermuako zelaian. Hasiera hasieratik,
partiduari intentsitatea sartzea zen helburu, baina pentsatutako ez zen uste bezain ondo atera.
Partiduko 3.minutuan , kornerreko estrategia gol batez Lakunek lehenengoa lortu zuen. Gauzak horrela,
partidua bikain hasten zen Tolosarrentzat segituan abantaila txikia lortuta. Partiduak aurrera jarraitu
zuen, aurrean ideia askorik gabe baina atzean sendo mantenduta. Atsedenaldirako 2 minutu falta
zirenean soilik, etxekoek banakoa lortu zuten defentsaren huts egite batean.

Bigarren zatiak ez zuen zerikusirik izan lehenengoan mantendutako lasaitasunarekin. Hasi bezain pronto
2-1ekoa lortu zuten etxekoek aldaratze batean. 2 minututara, area hertzeko jaurtiketa izugarri batekin 3
eta 1koa. Bigarren zatiko 14 minutu luze zituen aurretik Iurrek partiduari buelta emateko, eta horretarako,
nahiz eta oraindik denbora asko geratu amaierarako, bosteko jokoa atera zuen taldeak. Ideia askorik
gabe jokoaren elaborazioari dagokionez, etxekoek atezainak geldiketa baten ostean porteriatik porteriara
jaurtiz lortu zuen etxekoen laugarrena. 4-1eko arekin, saiakerak ez ziren nahikoa izan partida
eraldatzeko. Minutu baten faltan Mikelek 4-2koa lortu zuen 5eko jokoan jolasten ari zirela jokalariak.

Aste honetan etxean garaipena lortzeko beste aukera bat. Astean zehar lan egin eta garaipenaren bila!

#GOGOIURRE

lunes, 5 de noviembre de 2018

Iurre Taberna - Zirauntza

Iurre taberna - Zirauntza

Iurre tabernak partido garrantzitsua zuen jolasteko etxean garaipenik lortu gabe zirelarik, horretarako aurreko asteetatik lortutako sentsazio onak baliatuz garaipen erraza lortu zuten.

Etxekoak presioa egiteko asmoz atera ziren kantxara, hori zela bide zirauntzakoek baloia ateratzeko zailtasunak eduki zituzten eta segituan iurrek bere aurreneko gola sartzea lortu zuen asierren jaurtiketa bati esker 1-0. Hurrengo minutuetan bien defentsa onari esker markagailua ez zen mugitzen. Zati erdialdean ibai eta kakiren konbinazio eta azkeneko honen jaurtiketa on bati esker  etxekoen bigarren gola iritsi zen 2-0. Lehenengo zatiko azkeneko minutuetan xabiren jokaldi bikain baten ondoren euxebiren gola iritsi zen 3-0. Ekintza honen ondoren partido hautsi zen, araiakoek presioa egiterako garaian hutsune asko uzten zituzten eta etxekoek ez zuten barkatu Mikel ek 4-0 ekoa jarri zuen margakailuan doble penaltia lasaitasunez sartuz. Norgehiagokak norabide berean jarraitu zuen eta azkeneko minutuan kontraeraso on baten ostean euxebik bere bigarren gola lortu zuen 5-0 ekoa jarriz .

Bigarren zatia hasi eta berehala arabarrek beraien markagailua estreinatu zuten gol azkar bati esker,  5-1ekoa jarriz. Beste bost minutu pasa ondoren, seigarren gola sartu zuen Iurre tabernak Asierren eskutik, beraz markagailuak 6-1 eko emaitza isladatzen zuen.  Hurrengo hamar minutuetan ez zen gauza haundirik gertatu Ikerren gola iritsi arte.  Bigarren zutoinera iritsi zitzaion baloi bat ezkerrarekin sarera bidali zuen,  7-1.  Segituan zirauntzak golari erantzun zion eta 7-2 jarri ziren.  Honek asko ez zuen iraun ordea; Araiako taldeak 5eko jokua atera zuen eta honetaz baliatuz,  Anttonek bi gol jarraian sartu zituen 9-2 ko markagailua jartzeko.

Horrelaxe amaitu zen norgehiagoka. 3 puntuak uzturpe frontoiean geratu ziren eta momentuz 3.postuan sailkatuak daude tolosarrak.   Hurrengo partidua Scorpio izeneko ermuako taldearen aurka izango dute. Bidaia ilusioz beterik egingo dute goiko postuetan mantentzeko itxaropenarekin.

#GoGoIurre

lunes, 29 de octubre de 2018

Scalibur - iurre taberna

Iurre tabernak partidoa garrantzitsua irabazi du scaliburren aurka. Ilusio betez zetozten norgehiagoka on bat egiteko asmoz eta azkenean iritxi zaie lasaitasunez irabazteko aukera.

Iurrekoak betiko asmoz ekin zieten hasierari intentsitate biziz, honi esker aukera asko izaten hari ziren, nahiz eta markagailua estrenatzeko 10. Minutura arte iritsi behar izan zuten, orduan Unaiek falta jaurtiketaz gol ikusgarria sartu zuen 0-1 ekoa jarriz. Iurrekoek bide berdinetik jarraitu zuten, atzekaldean aukera gutxi eskeiniz eta aurrean aukera asko eginez eta honek beraien fruituak eman zizkieten 0-2 koa rekin kakiren jokaldi indibidual izugarri bati esker.

Bigarren zatiko dinamika ez zen asko aldatu,  Iurrek baloiaren jabetza zuen eta honen bitartez aukera asko eduki zituen markagailua handitzeko.  Halaxe izan zen Ionek porteroaren aurka bakarrik geratu eta lasaitasun osoz baloia sarera bidali arte,  0-3koa jarriz. Handik gutxira Unaiek bere momentu ona baliatuz 0-4ekoa jarri zuen partiduko bere bigarren gola sartuz. Partidoak modu berdinean jarraitzen zuen eta alusen pase ikusgarri baten ostean,  asierrek bakar-bakarrik 0-5ekoa egin zuen.  Konturatzerako Asierrek bere bigarren gola sartu zuen eta 0-6ko markagailua geratu zen.  Partidoa amaitzeko, Unaiek 0-7koa jarri eta partiduko bere hirugarren gola sartu zuen.  Hau eta gero Scalibur taldeak 5eko jokua atera zuen baina ez zuen minik eragin,  Iurrek bere porteria 0an amaitzea lortu zuen eta denboraldian lehenengo aldiz.

Datorren ostegunean izango du hurrengo partidua Iurrek, Zirauntza Arabarren aurka. Intentzio berdinarekin aterako dira jokalariak zelaiera,  3 puntu garrantzitsu eskuratu nahian.

#gogoiurre