Iurre tabernak partidoa garrantzitsua irabazi du scaliburren aurka. Ilusio betez zetozten norgehiagoka on bat egiteko asmoz eta azkenean iritxi zaie lasaitasunez irabazteko aukera.
Iurrekoak betiko asmoz ekin zieten hasierari intentsitate biziz, honi esker aukera asko izaten hari ziren, nahiz eta markagailua estrenatzeko 10. Minutura arte iritsi behar izan zuten, orduan Unaiek falta jaurtiketaz gol ikusgarria sartu zuen 0-1 ekoa jarriz. Iurrekoek bide berdinetik jarraitu zuten, atzekaldean aukera gutxi eskeiniz eta aurrean aukera asko eginez eta honek beraien fruituak eman zizkieten 0-2 koa rekin kakiren jokaldi indibidual izugarri bati esker.
Bigarren zatiko dinamika ez zen asko aldatu, Iurrek baloiaren jabetza zuen eta honen bitartez aukera asko eduki zituen markagailua handitzeko. Halaxe izan zen Ionek porteroaren aurka bakarrik geratu eta lasaitasun osoz baloia sarera bidali arte, 0-3koa jarriz. Handik gutxira Unaiek bere momentu ona baliatuz 0-4ekoa jarri zuen partiduko bere bigarren gola sartuz. Partidoak modu berdinean jarraitzen zuen eta alusen pase ikusgarri baten ostean, asierrek bakar-bakarrik 0-5ekoa egin zuen. Konturatzerako Asierrek bere bigarren gola sartu zuen eta 0-6ko markagailua geratu zen. Partidoa amaitzeko, Unaiek 0-7koa jarri eta partiduko bere hirugarren gola sartu zuen. Hau eta gero Scalibur taldeak 5eko jokua atera zuen baina ez zuen minik eragin, Iurrek bere porteria 0an amaitzea lortu zuen eta denboraldian lehenengo aldiz.
Datorren ostegunean izango du hurrengo partidua Iurrek, Zirauntza Arabarren aurka. Intentzio berdinarekin aterako dira jokalariak zelaiera, 3 puntu garrantzitsu eskuratu nahian.
#gogoiurre
lunes, 29 de octubre de 2018
martes, 23 de octubre de 2018
TOLOSALA IURRE TOLARGI AFT 4- ESKORIATZA K.E. 4
Nahi baina ezin. Iurre tolargi taldeak, animazio harmaila estreinatuz, gogoz begiratzen zion etxeko jardunaldiari garaipena bilatzeko asmoz.
Partidua oso erritmo bizian hasi zen bi taldeen partetik. Eskoriatzako taldeak hasieratik partidu osoan zehar erakutsitako erritmo bizia kantxan plazaratu zuen. Labakak lortu zuen 1-0 koa, Mikelek lortutako penalti batean. Baina kanpoko taldeak berehala lortzen zuen berdinketa talde jokaldi batean. “Kaki”-k segituan berriro ere jokaldi pertsonal on baten ondoren 2-1koa lortzen zuen. Zaletuak gustura zeuden partiduan bi taldeek eskainitako futbolaz. Eskoriatzakoak berriro ere 2-2koa lortuko zuten segituan etxekoen defentsa huts egite batean. Lehenengo zati amaieran ordea etxekoek 3-2ko lortzen zuten Josebaren eskutik eta sentsazio onekin joaten ziren aldageletara.
Bigarren zati hasieran ordea, 3-3koa lortzen zuten berriro ere Eskoriatzakoek. 8 minutu faltan, Labakak 4-3ko jartzen zuen markagailuan izugarrizko gol batekin. Partidu amaiera iristen ari zela Eskoriatzarrek 5eko jokoa atera zuten, emaitza aldatzeko asmotan, eta baita lortu ere. 40 segundo faltan area ertzeko jaurtiketa batekin lortu zuten amaierako 4-4koa. Iurreko jokalariek sentsazio gazi gozoarekin amaitu zuten baina lanean jarraitzea da garrantzitsuena. Aste honetan garaipenaren bila joango dira mutilak Basaurira.
#GOGOIURRE
jueves, 11 de octubre de 2018
Gipuzkoako Kopa. Herrikide-Tolosa
HERRIKIDE 3 – TOLOSALA IURRE TOLARGI AFT 2
Aurreko asteko garaipen sendoaren ondoren, Iurreko jokalariek gogoz begiratzen zioten asteazkeneko Gipuzkoako kopako jardunaldiari. Aurrean urteetan zehar aurkari izan den Herrikide talde zuen Iurrek, eta partida berezi hau irabazteko asmotan egin zuten bidea Eskolapioetara. Norgehiagoka ez zen uste bezain ondo joan taldearentzat, garaipena etxeko taldearentzat izan baitzen. Lehenengo zatian bi taldeak berdintsu jokatu zuten, intentsitatez eta aukera gehiegi sortu gabe, atsedenaldira 0-0 markagailuarekin iritsiz. Bigarren zatiaren hasieran, Yarzak jokaldi ikusgarri bat gauzatu zuen, txilenaz izugarrizko gol bat eskuratuz. Jokalarien pozak ordea ez zuen gehiegi iraun, konturatzerako etxeko taldeak berdintzeko gola eskuratu baitzuen aldaratze batean. Minutu bat beranduago 2-1 ekoa lortzen zuten Herrikideko jokalariek, eta buelta ematen zioten partidari. Iurre taldeak azken 7 minutuetan 5eko jokoa atera zuen, eta berdinketa lortu zuen 4 minutu faltan Anttonen eskuz. Partida amaierara iristen ari zela ordea, 2 minutu faltan etxekoek 3-2 koa lortu zuten, horrela garaipena eskuratuz. Hurrengo astean etxean jokatuko du Iurre taldeak ligako partida. Gogoz gainezka egingo dute lan jokalariek hurrengo asteburuan berriro garaipena lortu ahal izateko. Bitartean, lana, lana eta lana!
# GOGOIURRE
Hegalariak - Iurre
Iurre tabernak nahi bezala hasi du liga etxetik kanpo. Aurreko partida galtzetik zetorren taldea eta horregatik oso garrantzitsua zuten hiru puntuak eskuratzea eta hala bistaratu zen kantxan.
Iurrekoak intentsitate handiarekin hasi zuten norgehiagoka, hori zela eta lehenengo saria lehen minimutuetan iritsi zitzaien asierren golarekin 1-0. Hau baino lehen, alusek jokatzeari utzi behar izan zion ezkerreko iztarrean min hartuta. Kanpoko taldeak erritmo biziz jarraitzen zuen, etxekoa taldea baino gehiago zela garbia zen eta korner baten ondoren asierren gola iritsi zen 2-0. Iurrek berean jarraitzen zuen aukera asko eginez baina atsedenaldia iritsi zen markagailua gehiago moitu gabe. Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi zen, aukerak bi taldeen artean txandakatzen ziren, baina zorterik gabe. Halako batean, kontraeraso azkar bati esker hirugarren gola sartu zuen kanpoko taleak, josebaren eskutik. Norgehiagoka amaituta zegoela ematen zuen baina etxeko taldeak beraien lehenengo gola sartu zuen, honekin batera hegalarien jolasteko modua aldatu egin zen, erritmo gehiago ipini zioten partidari eta hori markagailuan aislatuta agertzen zen 2-3 koa rekin batera. Hala ere iurrekoek partidoari eusteko indarra atera zuten mikel atezainak egindako gelditze haundien laguntzaz eta markagailua ez zen gehiago aldatu.
Hurrengo partida Tolosako Herrikideren aurka dute Gipuzkoako kopan, asteazkenean atsaldeko 20 tan eta betiko ilusio handiarekin lehiatuko dira norgehiagoka irabazteko asmoz.
#gogoiurre
jueves, 4 de octubre de 2018
Tolosala urre tolargi - Mondrate
Iurre tolargik nahi ez bezala hasi du liga mondrateren aurkako norgehiagoka parekatua galduta. Etxeko taldea ilusio betez zetorren euskal kopan lortutako garaipenen ostean.
Partidua Intentsitate handiarekin hasi zuten bi taldeek, hori zela eta markagailua 0-0 ekoan mantendu zen aurreneko zati ia osoan, asierrek faltaz sartu eta horrela 1-0 ekoa jarri arte. Bigarren zatia lehenengoaren tankera hartzen zijoan baina etxekoek gutxien espero zuten momentuan aldaratze batzuen ondorioz kanpoko taldearen gola iritsi eta 1-1 ekoa jarri zen markagailuan. Norgehiagoka gogor zijoan bien defentsa ona zela bide, baina etxekoek Josebaren gol onarekin 2-1 ekoa lortu zuten. Hauen kalterako hurrengo jokaldia hasi eta segituan mondratekoek 2-2 koa lortu zuten jokalariei lekuz kanpo harrapatuta.
Etxeko taldea ez zegoen konforme markagailu horrek zionarekin eta 5 eko jokoa ateratzeko erabakia hartu zuten, baina beraien zoritxarrerako 5 segundu faltan alderatze baten laguntzaz kanpoko taldeak baloia hiru zutoinen barruan sartzea lortu zuen, horrela azkenerako garaipena lortuz.
Ligan aurrera jarraitu beste biderik ez du Iurre tabernak, asteburu honetan Bizkaiako Hegalarien aurka dute eta ilusioz gainezka egingo diote aurre erronkari. Ea garaipenerako bidea billatzen duten oraingo honetan!!
#gogoiurre
Suscribirse a:
Entradas (Atom)