Nahi baina ezin.
Azken hiru jardunaldiak talde Tolosarrarentzat ez dira uste bezain ondo joan.
Hala ere, esan beharra dago, taldeak hobekuntza handia egin duela azken
asteetan eta ziur emaitzak ailegatuko zaizkiela.
Lehen gola
partidu hasieran izan zen etxekoentzat, Anttonen eskutik. Segituan, Bastidako
taldeak 1-1koa lortu zuen. 2-1ekoa Unaiek lortu zuen, Frodok egindako
asistentzia dotore baten ondorioz. Baina konturatzerako, berriro ere Bastidar
taldeak 2-2koa lortu zuen presioan lan ona egitearen ondorioz. Lehen zatiko
sentsazioak ez ziren txarrak izan eta 2-2koarekin joan ziren bi taldeak
aldageletara.
Bigarren zatia ez
zen ondo hasi Tolosarrentzat. Bastidako taldeak erasoan lan ona egin zuen eta
bi gol lortu zituzten. Gauzak horrela 14 minutu faltan talde Tolosarra
2-4koarekin zen markagailuan. Azken asteetan ez bezala, taldeak erreakzio ona
izan zuen garaipena lortzeko asmoz. Bigarren zatiko jokoa ona izan zen
hasieran, presioan lan eginez eta baloia ondo mugituz. Joko hobekuntzarekin
batera Kaki eta Frodoren gol ikusgarriak iritsi ziren. 4-4koa markagailuan 7
minutu faltan. Tolosarrak oso sendo atzean eta erasorako gogoz. 5eko jokoa
atera zuten azken minutuetan baina ezin izan zuten markagailua mugitzerik
lortu.
Aipatzekoa
taldearen jarrera, jokalarien inplikazioa eta taldeak duen gogoa lana egiteko.
Bihar astelehena eta berriro ere lanera. Aste honetan berriro ere taldeak beste
aukera bat du irabazteko.
Bitartean, lana,
lana eta lana!
#GOGOIURRE