Iurre taberna - Zirauntza
Iurre tabernak partido garrantzitsua zuen jolasteko etxean garaipenik lortu gabe zirelarik, horretarako aurreko asteetatik lortutako sentsazio onak baliatuz garaipen erraza lortu zuten.
Etxekoak presioa egiteko asmoz atera ziren kantxara, hori zela bide zirauntzakoek baloia ateratzeko zailtasunak eduki zituzten eta segituan iurrek bere aurreneko gola sartzea lortu zuen asierren jaurtiketa bati esker 1-0. Hurrengo minutuetan bien defentsa onari esker markagailua ez zen mugitzen. Zati erdialdean ibai eta kakiren konbinazio eta azkeneko honen jaurtiketa on bati esker etxekoen bigarren gola iritsi zen 2-0. Lehenengo zatiko azkeneko minutuetan xabiren jokaldi bikain baten ondoren euxebiren gola iritsi zen 3-0. Ekintza honen ondoren partido hautsi zen, araiakoek presioa egiterako garaian hutsune asko uzten zituzten eta etxekoek ez zuten barkatu Mikel ek 4-0 ekoa jarri zuen margakailuan doble penaltia lasaitasunez sartuz. Norgehiagokak norabide berean jarraitu zuen eta azkeneko minutuan kontraeraso on baten ostean euxebik bere bigarren gola lortu zuen 5-0 ekoa jarriz .
Bigarren zatia hasi eta berehala arabarrek beraien markagailua estreinatu zuten gol azkar bati esker, 5-1ekoa jarriz. Beste bost minutu pasa ondoren, seigarren gola sartu zuen Iurre tabernak Asierren eskutik, beraz markagailuak 6-1 eko emaitza isladatzen zuen. Hurrengo hamar minutuetan ez zen gauza haundirik gertatu Ikerren gola iritsi arte. Bigarren zutoinera iritsi zitzaion baloi bat ezkerrarekin sarera bidali zuen, 7-1. Segituan zirauntzak golari erantzun zion eta 7-2 jarri ziren. Honek asko ez zuen iraun ordea; Araiako taldeak 5eko jokua atera zuen eta honetaz baliatuz, Anttonek bi gol jarraian sartu zituen 9-2 ko markagailua jartzeko.
Horrelaxe amaitu zen norgehiagoka. 3 puntuak uzturpe frontoiean geratu ziren eta momentuz 3.postuan sailkatuak daude tolosarrak. Hurrengo partidua Scorpio izeneko ermuako taldearen aurka izango dute. Bidaia ilusioz beterik egingo dute goiko postuetan mantentzeko itxaropenarekin.
#GoGoIurre
No hay comentarios:
Publicar un comentario