martes, 23 de octubre de 2018

TOLOSALA IURRE TOLARGI AFT 4- ESKORIATZA K.E. 4

Nahi baina ezin. Iurre tolargi taldeak, animazio harmaila estreinatuz, gogoz begiratzen zion etxeko jardunaldiari garaipena bilatzeko asmoz. 

Partidua oso erritmo bizian hasi zen bi taldeen partetik. Eskoriatzako taldeak hasieratik partidu osoan zehar erakutsitako erritmo bizia kantxan plazaratu zuen. Labakak lortu zuen 1-0 koa, Mikelek lortutako penalti batean. Baina kanpoko taldeak berehala lortzen zuen berdinketa talde jokaldi batean. “Kaki”-k segituan berriro ere jokaldi pertsonal on baten ondoren 2-1koa lortzen zuen. Zaletuak gustura zeuden partiduan bi taldeek eskainitako futbolaz. Eskoriatzakoak berriro ere 2-2koa lortuko zuten segituan etxekoen defentsa huts egite batean. Lehenengo zati amaieran ordea etxekoek 3-2ko lortzen zuten Josebaren eskutik eta sentsazio onekin joaten ziren aldageletara. 

Bigarren zati hasieran ordea, 3-3koa lortzen zuten berriro ere Eskoriatzakoek. 8 minutu faltan, Labakak 4-3ko jartzen zuen markagailuan izugarrizko gol batekin. Partidu amaiera iristen ari zela Eskoriatzarrek 5eko jokoa atera zuten, emaitza aldatzeko asmotan, eta baita lortu ere. 40 segundo faltan area ertzeko jaurtiketa batekin lortu zuten amaierako 4-4koa. Iurreko jokalariek sentsazio gazi gozoarekin amaitu zuten baina lanean jarraitzea da garrantzitsuena. Aste honetan garaipenaren bila joango dira mutilak Basaurira.


#GOGOIURRE

No hay comentarios:

Publicar un comentario