jueves, 11 de octubre de 2018

Gipuzkoako Kopa. Herrikide-Tolosa

HERRIKIDE 3 – TOLOSALA IURRE TOLARGI AFT 2

Aurreko asteko garaipen sendoaren ondoren, Iurreko jokalariek gogoz begiratzen zioten asteazkeneko Gipuzkoako kopako jardunaldiari. Aurrean urteetan zehar aurkari izan den Herrikide talde zuen Iurrek, eta partida berezi hau irabazteko asmotan egin zuten bidea Eskolapioetara. Norgehiagoka ez zen uste bezain ondo joan taldearentzat, garaipena etxeko taldearentzat izan baitzen. Lehenengo zatian bi taldeak berdintsu jokatu zuten, intentsitatez eta aukera gehiegi sortu gabe, atsedenaldira 0-0 markagailuarekin iritsiz. Bigarren zatiaren hasieran, Yarzak jokaldi ikusgarri bat gauzatu zuen, txilenaz izugarrizko gol bat eskuratuz. Jokalarien pozak ordea ez zuen gehiegi iraun, konturatzerako etxeko taldeak berdintzeko gola eskuratu baitzuen aldaratze batean. Minutu bat beranduago 2-1 ekoa lortzen zuten Herrikideko jokalariek, eta buelta ematen zioten partidari. Iurre taldeak azken 7 minutuetan 5eko jokoa atera zuen, eta berdinketa lortu zuen 4 minutu faltan Anttonen eskuz. Partida amaierara iristen ari zela ordea, 2 minutu faltan etxekoek 3-2 koa lortu zuten, horrela garaipena eskuratuz. Hurrengo astean etxean jokatuko du Iurre taldeak ligako partida. Gogoz gainezka egingo dute lan jokalariek hurrengo asteburuan berriro garaipena lortu ahal izateko. Bitartean, lana, lana eta lana!

# GOGOIURRE

No hay comentarios:

Publicar un comentario