jueves, 4 de octubre de 2018

Tolosala urre tolargi - Mondrate



Iurre tolargik nahi ez bezala hasi du liga mondrateren aurkako norgehiagoka parekatua galduta. Etxeko taldea ilusio betez zetorren euskal kopan lortutako garaipenen ostean.

Partidua Intentsitate handiarekin hasi zuten bi taldeek, hori zela eta markagailua 0-0 ekoan mantendu zen aurreneko zati ia osoan, asierrek faltaz sartu eta horrela 1-0 ekoa jarri arte. Bigarren zatia lehenengoaren tankera hartzen zijoan baina etxekoek gutxien espero zuten momentuan aldaratze batzuen ondorioz kanpoko taldearen gola iritsi eta 1-1 ekoa jarri zen markagailuan. Norgehiagoka gogor zijoan bien defentsa ona zela bide, baina etxekoek  Josebaren gol onarekin 2-1 ekoa lortu zuten. Hauen kalterako hurrengo jokaldia hasi eta segituan mondratekoek 2-2 koa lortu zuten jokalariei lekuz kanpo harrapatuta.
Etxeko taldea ez zegoen konforme markagailu horrek zionarekin eta 5 eko jokoa ateratzeko erabakia hartu zuten, baina beraien zoritxarrerako 5 segundu faltan alderatze baten laguntzaz kanpoko taldeak baloia hiru zutoinen barruan sartzea lortu zuen, horrela azkenerako garaipena lortuz.
Ligan aurrera jarraitu beste biderik ez du Iurre tabernak, asteburu honetan Bizkaiako Hegalarien aurka dute eta ilusioz gainezka egingo diote aurre erronkari. Ea garaipenerako bidea billatzen duten oraingo honetan!!

#gogoiurre

No hay comentarios:

Publicar un comentario