jueves, 11 de octubre de 2018
Hegalariak - Iurre
Iurre tabernak nahi bezala hasi du liga etxetik kanpo. Aurreko partida galtzetik zetorren taldea eta horregatik oso garrantzitsua zuten hiru puntuak eskuratzea eta hala bistaratu zen kantxan.
Iurrekoak intentsitate handiarekin hasi zuten norgehiagoka, hori zela eta lehenengo saria lehen minimutuetan iritsi zitzaien asierren golarekin 1-0. Hau baino lehen, alusek jokatzeari utzi behar izan zion ezkerreko iztarrean min hartuta. Kanpoko taldeak erritmo biziz jarraitzen zuen, etxekoa taldea baino gehiago zela garbia zen eta korner baten ondoren asierren gola iritsi zen 2-0. Iurrek berean jarraitzen zuen aukera asko eginez baina atsedenaldia iritsi zen markagailua gehiago moitu gabe. Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi zen, aukerak bi taldeen artean txandakatzen ziren, baina zorterik gabe. Halako batean, kontraeraso azkar bati esker hirugarren gola sartu zuen kanpoko taleak, josebaren eskutik. Norgehiagoka amaituta zegoela ematen zuen baina etxeko taldeak beraien lehenengo gola sartu zuen, honekin batera hegalarien jolasteko modua aldatu egin zen, erritmo gehiago ipini zioten partidari eta hori markagailuan aislatuta agertzen zen 2-3 koa rekin batera. Hala ere iurrekoek partidoari eusteko indarra atera zuten mikel atezainak egindako gelditze haundien laguntzaz eta markagailua ez zen gehiago aldatu.
Hurrengo partida Tolosako Herrikideren aurka dute Gipuzkoako kopan, asteazkenean atsaldeko 20 tan eta betiko ilusio handiarekin lehiatuko dira norgehiagoka irabazteko asmoz.
#gogoiurre
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario